batxi 1 18-19

Batxilergoko ikasleen irteera Urbiara

Eguraldia oso ziurra ez zela eta, batxilergoko 1.mailako ikasleak ostiralean atera beharrean ostegunean Urbiara joatea erabaki genuen, bildurrez halere; baina Lorentzo jauna izugarrizko egun eder batez iratzarri gintuen. Plan ederra aurretik geneukana!! Denboraz ondo gebiltzela aprobetxatuz, Itturrigorritik aurrera, fraileen bidetik iritsi ginen Urbiara, batzuk beste batzuk baino azkarrago. Han haize freskoa zegoen arren hamaiketako-bazkaria egin eta batzuk Aitzgorri aldera joan eta besteok bertan geratu giñen denbora pasa jolasten. Ordua iritsi zenean autobusera buelta...

Ekonomiako ikasleak udaleko zerbitzuak ezagutzen

Joan zen martxoaren 12an Batxilergoko 1. mailako Ekonomia arloko ikasleak, Bidebarrietan kokatuta dauden Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan egon ginen. Bertan, Itxaro Leibar eta Ainhoa Moiua tenikariek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman ziguten. Bisita oso interesgarria izan zen. Mila esker, Itxaro eta Ainhoa, eskaini zeniguten harreragatik eta eman zenizkiguten azalpenengatik!

Batxilergoko 1.mailako ikasleak Garaia Parke Teknologikoan

Abenduaren 12an, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Arrasateko Garaia Parke Teknologikoa bisitatu genuen. Bertan ekintzaileek, enpresa aurrera eramateko prozesuak erakutsi ziguten eta baita negozio ideia berriak martxan jartzeko prozesuak ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu Ainhoa Judez eta Miriam Etxegoieni ekintza hau gauzatzeko egin duten ahaleginagatik.

Batxilergoko ikasleak proiektu interdisziplinarretan lanean

Pasa den azaroaren 21ean, egun berezia izan zen Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat. Egun bategatik ohiko ordutegiak eta ikasgaiak alde batera utzi eta, 6 orduz, taldean proiektu bat garatu zuten. Aukeratuta daukaten hautazko gaiaren arabera bi proiektu hauetako batean aritu ziren lanean: "Cycling city, slow city" ala "Giza maila ezberdinei begirada bat".

Ikasle eslovakiarrekin elkartrukea

Irailaren 9tik 15era ikasle eslovakiarrak izan ditugu Oñatin gure ikasleekin elkartrukean. Euskal hiriak bisitatu dituzte eta Urbiara mendi irteera ere egin dute. Gustura ibili dira. Ingelesa izan dute komunikazio hizkuntza oñatiarrekin. Datorren ekainean itzuliko diete bisita gure ikasleek eta Eslovakiara bidaia egingo dute.

RSS - batxi 1 18-19-era harpidetu