Bretoiak

Bretainiako ikasleekin elkartrukea

Pasa den eguenean agurtu genituen aurten Oñatira etorri diren lagun bretoiak. DBH 4. mailako frantseseko ikasleek zortzigarren urtez burutu dute Karaez herriko Diwan lizeoko ikasleekin elkartrukea. Astebete izan dira gurekin bretoiak eta, tarte horretan, Oñati, Donosti eta Bilbo ezagutzeko aukera izan dute. Elkarrekin une ederrak igaro ditugu!

Lerro hauen bitartez elkartruke hau posible egin duzuen familia eta langileei eskerrak eman nahi dizkizuegu. MILA ESKER!

DEGEMER MAT bretoiei!

bretoiak

Atzo gaueko bederatzietan, bidai luze eta neketsua egin ondoren, Oñatira iritsi ziren Lisé Diwan-eko gure lagunak. Guztira 29 ikasle eta hiru irakasle etorri dira. Oñatiko familietan igaroko dute astebete. Beste urtetako esperientziak oso positiboak izan direnez guretzat nahiz beraientzat, aurten ere espero dugu horrela izango dela. 

Eskertu behar dugu Oñatiko familien inplikazioa eta laguntza.

 

RSS - Bretoiak-era harpidetu