lh 1.maila 18-19

Ikasturte honetako azken gonbidatua, Amaia Igartua, botikaria, izan da. Amaiak xaboia nola egiten den erakutsi digu. Etxean egitea nahi baduzu osagai hauek beharko dituzu: glizerina, koloratzailea, esentzia eta belar desberdinak. Hasteko, glizerina urtu eta edalontzi txikira bota. Ondoren, beste osagai guztiak gehitu eta nahastu. Bukatzeko hozten utzi. 

Mila esker, Amaia! Ez dakizu ondo zenbat disfrutatu dugun xaboia egiten. Oraindik gure gunetan xaboi usain goxoa hartzen dugu

Aste Santuko oporretatik bueltan, apirilaren 29an, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleok Busturiako Biodibertsitate Zentroa ezagutzeko aukera izan genuen.

Lana eginez eta jolastuz, Madariaga dorretxearen inguruko bazterrak ezagutu genituen. Eguraldi bikaina lagun geneukala, primeran pasatu genuen!!

Dagoeneko hizkuntzaren sinboloa den garrak pizturik darrai Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako familia batzuen artean. Era berean, ekimenak irauten duen egunetan, Gurasoen Euskara Taldeak bultzatuta eta TTAK taldearen laguntzarekin, hiru maila horietako ikasle guztiek Kriseiluaren logoa duen txapa eramango dute. 

Ea ekimen honekin euskararen presentzia familia hauetan areagotzen den!

 

Joan zen eguaztenean, hilak 6, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Arrikrutzera joan ginen. Bi taldetan banaturik, kobazuloa ezagutu eta arkeologo lanetan ere aritu ginen. Saioa behar bezala amaitzeko, lehen gizakien antzera, sua piztu zuen Leirek.

Eskerrik asko Leireri eta, bereziki, ikastolako gurasoa den Miren Lideri!!

Joan zen astean Natur Eskolako hezitzaileak ikastolan izan genituen. 1. mailakoekin “Lehen gizakia” gaia landu zuten eta 2. mailakoekin, berriz, “Birziklapena”. Natur Eskolan dituzten hainbat baliabide gurera ekarri eta gai hauetan sakontzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko Aimar, Egoitz eta Imanol!!

Pasa den astearte eta asteazkenean Haur Hezkuntzako 5.mailako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok ipuin kontaketa izan genuen ingelesez. Espazioa exploratzen ibili ginen, kohete batean, Lara eta Benny extralurtarrekin batera! Bidean planeta ezberdinak ezagutu genituen, kohetea apurtu eta Lur planetara iritsi ginen arte! Eskerrak mekaniko onak aurkitu genituela, kohetea konpondu eta BLAST OFF!

Cribble gure planetara bueltatu ginen eta, pozaren pozez, han ibili ginen dantzan eta kantuan!

Urtarrilaren 22 arratsaldean, guraso talde batek Lehen Hezkuntzako 1.,  2. eta 3. mailako ikasleak bisitatu zituzten. Ikasleei Euskararen Kriseilua ekimenaren nondik norakoak azaldu zizkieten eta parte hartzera animatu zituzten.

Mila esker Edurne, Maider eta Miren!!! 

Pasa den abenduaren 19an aretoan elkartu ginen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak gabon kantak abesteko. Antxonek bere gitarrarekin lagundu zigun eta arratsalde ederra pasa genuen.

Ohitura zaharrak berreskuratu nahian, urriaren 31n, 1. zikloko ikasleok Arimen Eguna ospatu genuen. Aste barruan egindako jarduerez apaindu zen gunea. Eguna iritsi zenean hura ezustekoa! Han zeuden irakasle guztiak mozorrotuta... Goizean hainbat ekintza izan genituen: antifazak, hitz magikoak, dantzak... Saioari amaiera emateko “edabe magikoa” prestatu genuen espiritu txarrak uxatzeko. Bereziki, eskerrak eman nahi dizkiogu Asun Gerekari ipuin kontaketa saio bikaina eskeini zigun eta.

Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu genuen ostiral goiza beste urte batez. Aurten, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak izan ziren parte-hartzaileak.

ARGAZKIAK

RSS - lh 1.maila 18-19-era harpidetu