lh 2.maila 18-19

Itsasontzi, bale, pirata eta hainbat marinel famatuen artean “nabigatzen” ibili ondoren, “Denboraren makinan” sartu eta Erdi Aroko gaztelu eta dorretxe dotore askoren aurrean agertu gara.

Garai hartan gure herria nolakoa zen jakiteko, Turismo Bulegoko Edurneri laguntza eskatu diogu. Berak, Oñatiko hainbat txoko erakusteaz gain, istorio eta pasadizo ederrak kontatu dizkigu. Mila esker, Edurne, hain lagungarria izango zaigun informazio guztiagatik!

2. mailako ikasleok gonbidatu berezi bat izan dugu gelan, Iñigo Gabilondo, marinela. Bere lanbideaz gain, beste hainbat gaiei buruz ere hitz egin digu. Bere azalpenak hobeto ulertzeko hainbat argazki erakutsi dizkigu: itsasontzi desberdinak; itsasontziak kanpotik eta barrutik; itsasontziko bizimodua; animalia ezberdinak; gaur egungo piraten irudiak.

Ba al zenekiten, 300 metro (hiru futbol zelai) luzerako itsasontziak daudela? Edo marmoka talde batek horrelako itsasontzi bat gelditzeko boterea duela? Oraindik ezin sinetsi gaude. Mila esker, Iñigo eta bidaia on!

Dagoeneko hizkuntzaren sinboloa den garrak pizturik darrai Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako familia batzuen artean. Era berean, ekimenak irauten duen egunetan, Gurasoen Euskara Taldeak bultzatuta eta TTAK taldearen laguntzarekin, hiru maila horietako ikasle guztiek Kriseiluaren logoa duen txapa eramango dute. 

Ea ekimen honekin euskararen presentzia familia hauetan areagotzen den!

 

Joan zen astean Natur Eskolako hezitzaileak ikastolan izan genituen. 1. mailakoekin “Lehen gizakia” gaia landu zuten eta 2. mailakoekin, berriz, “Birziklapena”. Natur Eskolan dituzten hainbat baliabide gurera ekarri eta gai hauetan sakontzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko Aimar, Egoitz eta Imanol!!

Pasa den astearte eta asteazkenean Haur Hezkuntzako 5.mailako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok ipuin kontaketa izan genuen ingelesez. Espazioa exploratzen ibili ginen, kohete batean, Lara eta Benny extralurtarrekin batera! Bidean planeta ezberdinak ezagutu genituen, kohetea apurtu eta Lur planetara iritsi ginen arte! Eskerrak mekaniko onak aurkitu genituela, kohetea konpondu eta BLAST OFF!

Cribble gure planetara bueltatu ginen eta, pozaren pozez, han ibili ginen dantzan eta kantuan!

Urtarrilaren 22 arratsaldean, guraso talde batek Lehen Hezkuntzako 1.,  2. eta 3. mailako ikasleak bisitatu zituzten. Ikasleei Euskararen Kriseilua ekimenaren nondik norakoak azaldu zizkieten eta parte hartzera animatu zituzten.

Mila esker Edurne, Maider eta Miren!!! 

Hiruhilabete honetan 2. mailako ikasleok Rat-en bisita jaso dugu eta oporretako kontuak kontatu dizkigu. A ze abentura! Animalia ezberdinak aurkitu ditugu, jauzi egiten dutenak, lepo, buztan eta tronpa luzekoak, eta lehoi beldurgarri bat! Ahhhhh!!! Rat ihes egiten saiatu da, baina magic bird etorri da bera salbatzera. Gainera, opari batekin itzuli da etxera, magic bird-en luma magiko batekin!!!

Gurasoak eta familia-artekoak etorri dira gure antzerkia ikustera eta oso ongi pasatu dute!

ARGAZKIAK

Pasa den abenduaren 19an aretoan elkartu ginen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak gabon kantak abesteko. Antxonek bere gitarrarekin lagundu zigun eta arratsalde ederra pasa genuen.

Ohitura zaharrak berreskuratu nahian, urriaren 31n, 1. zikloko ikasleok Arimen Eguna ospatu genuen. Aste barruan egindako jarduerez apaindu zen gunea. Eguna iritsi zenean hura ezustekoa! Han zeuden irakasle guztiak mozorrotuta... Goizean hainbat ekintza izan genituen: antifazak, hitz magikoak, dantzak... Saioari amaiera emateko “edabe magikoa” prestatu genuen espiritu txarrak uxatzeko. Bereziki, eskerrak eman nahi dizkiogu Asun Gerekari ipuin kontaketa saio bikaina eskeini zigun eta.

Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu genuen ostiral goiza beste urte batez. Aurten, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak izan ziren parte-hartzaileak.

ARGAZKIAK

RSS - lh 2.maila 18-19-era harpidetu