lh 6.maila 18-19

Pasa den maiatzaren 15, 16 eta 17an Zuhatzara joan ginen txangoan. Goizenan Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, bisitatu genuen. Bertan, bisita gidatua izan genuen eta ondoren artelan tailer batean parte hartu genuen. Bazkal ostean, Zuhatzara abiatu ginen denok oso pozik.
Zuhatzan, windsurf, piragua, arraun, optimist edo pedalotan ibili ginen. PRIMERAN PASA GENUEN!!!

Martxoaren 25ean, Lehen Hezkuntzako 6.mailan, Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Lander Galdosek metalaren eraldaketaren azalpen praktiko bat eman zigun gelan. Lehendabizi, prozesua nolakoa den azaldu zigun eta ondoren, metala urtuz, ardi baten logoa nola egiten zen ikusi genuen.

Esperientzia OSO INTERESGARRIA izan da eta asko ikasi dugu. Eskerrik asko Lander!!!

Otsailaren 14an, Odol Emaileen elkarteko kideak Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi taldetan izan ditugu. Zirkulazio aparatua aztertu dugu eta odola ematearen garrantziaz jabetu gara. Hainbat jarduera egin ditugu: bideoak ikusi, odolaren osagaiak bereiztu.

Eskerrik asko, bikote!!

Abenduaren 4an LHko 6. mailako ikasleak Arantzazura joan ginen. Bertan euskal artisten obrak behatu eta horien inguruko informazioa jaso genuen. Arratsaldean, berriz, Arrikrutzen izan ginen. Han Euskal Herriko haitz mota desberdinak aztertu ondoren, kobazulora sartu eta, urak egindako higadura lanaz jabetzeaz gain, bertako edertasunaz gozatzeko aukera izan genuen. 
Bai Arantzazun, baita Arrikrutzen ere, oso harrera ona izan genuen. Mila esker!

ARGAZKIAK

Joan den irailaren 27an, 6. mailako ikasle eta tutoreok Olateko zentral hidroelektrikoa ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan, uraren indarra erabiliz energia lortzeko bidearen azalpenak eman zizkigun  gure ikastolako gurasoa den Peio Santa Cruz-ek. Gure etxeetara argi-indarra nola iristen den ikasteaz gain, giro eta paisaia zoragarriekin gozatzeko aukera izan genuen. Mila esker Peio 6. mailako ikasle guztion partez!

ARGAZKIAK

RSS - lh 6.maila 18-19-era harpidetu