gabonak 2019

Gabonetako partiturak eskuragarri

Abenduaren 24ko eguerdian egiten den gabonetako kantu jirarako partiturak publiko egin ditugu. Partiturak ESTEKA HONETAN sakatuta deskarga ditzakezue. Egunean bertan 10:00etan ikastolako musika gelan elkartuko gara entsegua egiteko eta, komenigarria litzateke, aurrez ikastolako idazkaritzan edo musikako irakaslea den Iñakiri (basain@txantxikuikastola.eus) etorriko zaretela esatea.

Gabonetako ospakizunen argazkiak

Gabonetako oporrak hartu aurretik, ikastolako ikasle guztiek gabon giroko ospakizunak izan zituzten. Txikienek Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso zuten ikastolan bertan. Beraiekin tartetxo bat hitz egiteko aukera izan zuten guztiek eta 24 gauerako lan ugari jarri zieten! Haur Hezkuntzako ikasleekin egon ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleekin abiatu ziren biak San Martineruntz, bertatik kalejiran herriko erdigunea zeharkatuz gabon kantuak abestuz. Eguerdi aldera iritsi ziren guztiak plazara, eta ordurako DBH 2.mailako ikasleek San Tomas azoka berezia prest zuten.

RSS - gabonak 2019-era harpidetu