dbh 2.maila 18-19

DBH 2.mailako ikasleak ubideetan

Pasa den asteartean, hilak 14, DBH 2. mailako ikasleok Oñatiko Ubideak eta Olateko indar-etxea bisitatu genuen Oñatiko energia nola ekoizten den ezagutzeko. Izan ere, ikastolan energiaren gaia lantzen ari gara eta, benetan, interesgarria iruditu zitzaigun ikusitakoa!

DBH 2.mailakoak araztegia eta Tren museoan

Pasa den apirilaren 11an DBH 2.mailako ikasleak Azpeitiko ur araztegiak ezagutzen izan ginen. Ur garbiena eta ur zikinena, biak ikusi genituen, gure etxeetan erabiltzen dugun urak zer ziklo egiten duen hobeto ulertzeko.  

Horretaz gain, trenaren museoa bisitatu genuen eta Azpeitin bazkaltzeko tartea ere izan genuen. Ederki ibili ginen!

Bihotz Gaztea ikastolako ikasleak gurean

Aste honetan zehar Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolako 6 ikasle gure ikastolan egon dira eta DBH2. mailako ikasleen etxeetan hartu dute ostatu. Esperientzia berria da aurten burutu den hau eta Santurtziko Ikastolatik egin diguten eskaerari erantzutea du helburu. 

DBH 2.mailakoen eski bidaia

Aurten ere eski irteera egin dugu DBH2. mailako ikasleak. Jacan izan gara lau egunez eta Astuneko estazioan eskiatu dugu. Hasierako egunetan zaila egin zitzaigun arren, egunek aurrera egin ahala, asko hobetu dugu eta errazago egin zaigu! Egun ederrak pasa ditugu guztion artean! Horren adibide dira honako laburpen bideo hauek:

RSS - dbh 2.maila 18-19-era harpidetu