dbh 3.maila 18-19

DBH 3.mailakoak Urdaibaien

Maiatzaren 9an DBH 3. mailako ikasleekin Urdaibaira irteera egin genuen. Goizez Bird Center bisitatu genuen eta bertan hegaztien migrazioari buruzko informazio jaso genuen.

Ondoren, Mundakara gerturatu ginen eta bazkalondoan gelakideek prestatutako ginkana bati esker herriko txoko politenak ezagutu genituen. Amaitzeko, itsasoan bainatzeko aukera izan genuen. Egun ederra izan zen!

Baltistan fundazioaren bisita

Apirilaren 16an DBH 3. mailako ikasleok Baltistan Fundazioko partaideekin solasaldia izan genuen. Fundazio hau nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakundea da eta bere helburuak Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala dira. Horretaz gain, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko lanean ari dira.

Oso interesgarria izan zen beraien aurkezpena eta ikasleok pozik entzun genituen beraien ekarpenak. Hemendik aurrera, elkarrekin lanean jarraitzeko aukerarik ere ikusten dugu!

DBH 3.mailako ikasleak Ulma Forja bisitatzen

DBH 3. mailako ikasleak ULMA Forja bisitatzen egon ginen martxoa eta apirilan zehar. Bertako fabrikazio prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan genuen eta hasierako materialetik bukaeran lortzen den pieza lortu arte jarraitzen diren pausu guztiak ikusi genituen.

Interes eta arreta handiz entzun genituen bertakoen azalpenak eta horrela bertako lantegietako baten bizitzen den egunerokotasunean murgildu ginen ordu batzuetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertako langileei eskainitako arretarengatik.

DBH 3.mailako ikasleak Añanako gesaltzetan

Joan zen martxoaren 21ean, osteguna, DBH 3. mailako ikasleekin Añanako Gesaltzak ikustera joan ginen. Historian zehar gesaltza hauek izan dituzten fase ezberdinak eta gaur egun gatza nola ateratzen duten ikusteko aukera izan genuen. Ikasleek kuriositatez jarraitu zituzten bertako azalpenak eta aipatu zuten, adibidez, gehien harritu zituen aspektuetako bat, instalazioak guztiz material jasangarriz eraikiak zeudela izan zela. Bazkaldu ondoren, Gasteizen izotz pistan patinatzeko aukera ere izan zuten eta denak emanda ibili ziren han ere. Egun polita pasatu genuen!

RSS - dbh 3.maila 18-19-era harpidetu