Eskola jasangarria

Eskola Jasangarria Ziurtagiria jaso dugu

Aurreratu genizuen bezala, Txantxiku Ikastolak “eskola jasangarria” ziurtagiria lortu berri du Eskola Agenda 21 programa barruan. Pasa den ekainaren 5ean ziurtagiri honen banaketa ekitaldia burutu zen Busturiako Madariaga dorretxean. Bertan izan ziren Itziar Arana, Txantxiku Ikastolako zuzendaria, eta Lierni Axpe eta Ainhoa Guridi Jasangarritasun lan taldeko ordezkarietako bi. Eusko Jaurlaritzako agintarien eskutik jaso zuten ziurtagiria eta gure ikastolako eraikinetan ikusgai izango ditugun ikurrinak.

Ikastolak jasangarritasun ziurtagiria eskuratu du

Zorioneko gara Txantxiku Ikastolan. Jasangarritasunerako egindako lan on eta jarraituagatik eta, ahalegin hau hezkuntza komunitate guztiari eta Ikastolako eguneroko bizitzara zabaltzeagatik, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso berri dugu. 

Ziurtagiri honekin datozen urteetan ere lanean jarraituko dugu Ikastola atsegin eta jasangarria izateko!

Zorionak guztioi!!!

RSS - Eskola jasangarria-era harpidetu