lh 6.maila 19-20

"IZANDIG" egitasmoa martxan

Datorren otsailaren 18tik aurrera, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Ikastolen Elkarteak garatutako IZANDIG egitasmoan parte hartuko dute.

IZANDIG proiektuaren filosofia IKT-ekiko jarrera kritikoa sustatzean datza. Whatsapp, Instagram, postureoa, Fortnite… eta antzerakoak erabiltzean izaten dituzten jarrerak eta horien atzean dauden balioak lantzen direlarik.

Lur planetaren sekretuak aztertzen

Hiruhilebete honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailakook buru belarri aritu gara gure Lur planetaren sekretuak aztertzen. Eta ez dago gauza hobeagorik aldaketa hauek zuzenean ikustea baino. Bi irteera egin ditugu azken egunotan kanpo-eragileek itxuratutako paisaia edo erliebeak ezagutzeko helburuarekin.

Lehenengoan, azaroaren 27an, Arrikrutz kobazuloa bisitatzera joan ginen lurpeko urek sortzen dituzten haitzuloetako paisaiak ikustera. 

Zaporeak GKE-ren bisita

Abenduaren 9 eta 10ean, Zaporeak izeneko GKE-ko kide den Xabi Gesalaga eta Larraitz Legorburu etorri ziren 5. eta 6. mailakoon geletara. Lesbos uhartean bizi diren pertsona errefuxiatuen egoera nolakoa den eta beraiek zer lan egiten duten azaldu zigun Xabik. Euskal Herritik janaria nola eramaten duten, Lesbosen janaria nola prestatzen duten, banaketa nola egiten den eta bertan bizi direnei nola laguntzen dieten ikusteko eta entzuteko aukera izan genuen. Horretaz gain, errefuxiatu batzuekin bizi izandako esperientziak eta bakoitzaren istorioak azaldu zizkiguten.

Trauti elkartea ezagutzen

Irailaren 17an Trauti elkarteko kideak Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleekin batera izan ziren beraien egoera eta izandako esperientziak gurekin partekatzeko. Isabel, Mikel, Lukene, Urdin eta Santiri eskerrak gurekin izandako pazientzia eta adeitasunagatik.

Saio oso interesgarria izan zen guretzako eta hemendik aurrera egunerokotasunean oztopo gutxiago jartzen saiatuko gara. Nahi duzuenera arte!

RSS - lh 6.maila 19-20-era harpidetu