dbh 2.maila 19-20

Heldu da gabonetako saskiaren zozketa!

Larunbatean hasi ginen DBH 2.mailako ikasleak Gabonetako saskiak zozketatzen. Azaroak 30, abenduak 7, 14, 21 eta 23an izango dira zozketak. Txartelak 50 zentimoan salduko ditugu egunean bertan Oñati osoan zehar eta saskia ikusgai izango dugu azoka inguruan. Zozketa eguerdiko ordu batean izango da kontzejupean eta zenbaki saritua ikastola inguruan jarriko ditugun karteletan eta albiste buletinean izango duzue. Zorte on guztioi!

Herri kirolak bizirik!

Aurtengo jaietan ere, DBH 2. mailako ikasleak herri kiroletan lehiatu ziren. Herri eguneko herri kirol jaialdian kokatzen da ikastetxeen arteko lehia.

Ikastolako bi taldek hartu zuten parte, guztira 20 ikaslek. Gainontzeko gelakideen animo faltarik ez zuten izan eta urduritasunak urduritasun, une polita bizi izan genuen plazara hurbildu ginen guztiok.

Parte-hartzaile guztiek erakutsitako griña eta kiroltasuna azpimarratzekoa da, beraz, zorionak guzti guztioi!

RSS - dbh 2.maila 19-20-era harpidetu