azaroak 25

Emakumeen aurkako indarkeriari ez!

Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izan zen eta Txantxiku ikastolan, egun horren garrantziaz jabeturik, hainbat ekintza burutu genituen. Batetik, gaiari buruz hausnartu genuen, hau bistaratu eta gaitzesteko. Modu honetan, gure aletxoa jarri genuen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoan.

Aurrez esan bezala, gaiaren inguruan hausnartu genuen eta horrez gain, ipuin irakurketak, bideoak, abestiak, dokumentalak, eskulanak eta abar egin genituen.

Indarkeria matxistaren kontrako ekintza

Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren kontrako eguna zela eta, Txantxiku Ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleok beltzez estalitako aulkiak atera genituen plazara eta bakoitzaren gainean indarkeria matxistak Euskal Herrian erahildako emakume baten izena eta krabelin more bana jarri genuen. Aulki denak banan-banan estali ondoren, minutu bateko ixilunea burutu genuen hildako emakume guztien omenez. Momentua hunkigarria bertan egon ginen guztiontzat!

 

RSS - azaroak 25-era harpidetu