Beskoitzeko ikastola

Beskoitzeko Ikastolarekin burutzen ari garen elkartasun ekintzen barnean otsailaren 7an, ostirala, elkartasun krosak izango dira bai Bergaran, bai Oñatin. Egun horretarako leloa "EURO BAT BESKOITZEKO HAURRENTZAT" izango da.

2013an sortu zen Beskoitzeko ikastola, Lapurdiko ipar-ekialdean, lau ikaslerekin etxe partikular batean klaseak emanaz. Ilusio handiarekin hasi zen proiektua. Ikusi besterik ez dago, gaur egun ikastola honek berrgeita bost ikasle baititu. Bizi duten egoera, hala ere, ez da ona,  euskaraz ikasteak ez baitu laguntza askorik gobernu aldetik.  

RSS - Beskoitzeko ikastola-era harpidetu