First Lego League

Txantxikuak First Lego Leaguen

Lehiaketaren zirrarak jota, berri emateaz ere ahaztuta! DBH-ko ikasle talde batek otsailaren 8an ospatu zen First Lego League txapelketan parte hartu zuen lehendabizikoz eta esperientzia ederra izan zen guztiontzat.

Zorionak talde guztiari egindako lanarengatik! Dena den, jakin dugu gogor lan egiteaz aparte, dibertitzeko tartea ere izan zutela! Bejondeizuela!

DBH-ko ikasleak First Lego League-n parte hartuko dugu

Otsailaren 8an, DBHko dozena bat ikaslek, Arrasaten ospatuko den First Lego League (FLL) txapelketan hartuko dugu parte. Bertan, ikasturtean zehar jolastordutan burututako lana erakutsi ahal izango dugu. Batetik robot bat programatzen egindako lana, hainbat misio burutu ditzan eta bestetik berrikuntza proiektua, herriko hoditeria neke gutxiagorekin konpontzeko proposamenarekin.

Hori guztia, adin desberdineko ikaskideen arteko lankidetza jatorrean eta ikasteaz aparte, dibertituz! Ez da gutxi! 

RSS - First Lego League-era harpidetu