Ikastolaren astea

Gainean da Ikastolaren Astea! 

Aurten ere egitarau oparoa antolatu dugu. Ekintza nagusienak asteburuan izango badira ere, astean zehar hainbat hitzordu ere izango ditugu. Hala nola, Basque Culinary Center-ekoekin SUKALDATU programa izango dugu astearte eta asteazkenean, LH 5. mailako ikasleek antzerki tailerrean urtean zehar landutakoarekin 3 emanaldi egingo dituzte Santa Ana aretoan, Bidezko Merkataritza Denda, Oinez Ikastolara ekimena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia eta beste ekintza piloa!!!

Albiste honen bukaeran aurkitu dezakezue aste guztiko egitaraua. Zatozte Ikastolara!!!

 

Fitxategia: