Ekonomia eta Zergak

Gizarte aurreratuetan zergek duten ezinbesteko funtzioa ondo ulertzeko, funtsezkoa da bildutako dirua zertan gastatzen den ezagutzea.

Biak lotuz beraz, gure bizitzan sektore publikoak duen garrantziaz jabetzeko lehen urrats batean honakoak ezagutu behar ditugu: alde batean, diru publikoaren iturria (zerga-sistema) eta bestean, diru horren erabilera (aurrekontu publikoak).

Proiektu honetan euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzen dira, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko dituen identifikatzen da eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da.

Esan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektu honen unitate didaktikoaren sorkuntzan Txantxiku ikastolako bi irakasle, HUHEZIrekin elkarlanean, aritu direla.

Ekimen hau DBH 4.mailatik aurrera bideratzen ari gara eta horretarako ondorengo webgunea erabiltzen dugu: http://ekonomiaetazergak.gipuzkoa.eus/eu/.