Eskola Baratza / Ortua

Nekazaritza eta landa eremua ingurunean bizi arren eta gutako askok baserria eta ortua oso gertu izan, gizarteak eraman gaituen bizimoduan ahaztuta dugu janaria nondik datorren eta nola ekoizten den.

Eskola baratza/ortua baliabide bikaina da ikasleek natur eta giza inguruneari gaineko esperientzia anitz izan ditzaten, besteak beste:

  • Natura eta gizakiaren arteko harremana hobeto ulertzeko.

  • Ingurumenaz arduratzeko.

  • Ohitura egokiak praktikan jarri eta barneratzeko.

  • Gure aurreko belaunaldiaren bizimodua ezagutu eta ulertu, haiengana hurbiltzeko eta esperientziak partekatzeko.

  • Lehenengo sektorearen garrantziaz jabetu eta herriko eragileen lanak ezagutzeko.

Horretaz gain, baratzaren bidez ikastolarekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden gaiak lantzea ere ahalbidetzen du: Matematika, Natur Zientziak, Historia, ikasleen arteko elkarlana eta denboraren garrantzia.

Beraz, ortua baliabide didaktiko oso egokia dela iruditzen zaigu ikasleen garapen pertsonala eta oinarrizko konpetentziak lantzeko ahalmena ematen digulako.