Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Emanaldia

Ikastolaren astea apirilaren 18tik 24ra bitartean ospatuko dugu aurten eta HEMEN duzue antolatu ditugun ekintzen egitarau osoa. Aurten ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen bisita izango dugu eta bere azken ikuskizuna, AMALUR, aurkeztuko digute.
Emanaldia apirilaren 23an izango da, larunbata eta 2 saio egongo dira, lehenengo saioa 16:30ean eta bigarrena 18:30ean. Ikuskizun honetarako sarrerak ostegunean, apirilaren 14an jarriko dira salgai ikastolako idazkaritzan. Jarraian duzue informazio zabalagoa sarrera salmentaren inguruan:

    • Sarrerak eskuratzeko ORDUTEGIA: Goizean 8:00 - 13:00
                                                                  Arratsaldean 14:30-18:00
    • PREZIOA: 7€
    • OHARRA: Ez da itzulketarik onartuko.