Kilometroetako Lan Taldeak

LAN TALDEETAN IZENA EMATEA HEMEN

 

Kilometrotako lan taldeetan parte hartzeko izena emateko momentua iritsi da. Zein lan taldetan izena ematerako orduan izan ditzakezun zalantzak argitu nahian lan talde bakoitzaren deskribapen motz bat aurki dezakezu jarraian:

 

SALMENTA: Arropa, txiskero eta bestelako produktuen eskaerak eta salmentak antolatzen dituzte. Beste herri batzuetara irteerak antolatzen dituzte eta Gure Zozketako lan taldekoekin harreman zuzena dute.

GURE ZOZKETA: Arropa salmentakoen antzera, boletoen salmenta antolatu eta koordinatzen dute. Ikastoletako salmentak kontrolatu eta herrietara egin beharreko irteerak antolatzen eta koordinatzen dituzte.

KOMUNIKAZIOA: Arlo honetaz arduratzen direnak, hedabideekin harremana lantzeaz gain, ikastola barruko komunikazio taldearekin eta Ikastolen elkarteko komunikazio arduradunekin koordinatu behar dira.

IKUSKIZUNAK: Ikasturtean zehar, Kilometroak kultur ekintzak eta 50. urteurrena ospatzeko ekintzak antolatuko dituzte. Horrez gain, komunikazioa, jasangarritasuna, ekonomia eta beste batzorde batzuekin lotura zuzena izango dute.

MUNTAKETA: Ikuskizun guztien eta egunean bertako muntaia antolatu eta koordinatuko dute. Giza baliabideko lan taldearekin harreman handia izango dute.

EKONOMIA: Jaiaren kontabilitateaz arduratuko dira. Salmenta eta gure zozketa taldekoekin harreman zuzena izango dute.

GARBITASUNA: Jaiaren eta aurretiko ekimen guztietan hondakinen kudeaketa antolatuko dute. 0 zabor filosofía baliatu eta sustatuko du talde honek.

GIZA BALIABIDEAK: Lan taldeetarako eta egunean bertan lan egiteko izena ematen duten pertsonen kudeaketa egingo dute. Gune eta ekintza bakoitzaren beharrak ezagutu eta lan egiteko pertsonak izendatuko dituzte.

OSASUNA: Gurutze gorria eta DYAren lana koordinatuko dute. Ikastolan antolatuko den gunea ere kudeatuko dute.

ZIRKUITOA: Zirkuituaren nondik norakoak lotuko dituzte. Sarrera puntuak non jarriko diren eta herrian zehar nondik nora mugituko garen zehaztuko dute.

PROTOKOLOA: Eguneko aurkezpen eta bestelako ekitaldietako protokoloa zainduko dute. Gonbidapenak, espazio eta eserlekuen antolaketa eta antzeko lanez arduratuko dira.

TRAFIKOA: Aparkalekuak, autobus “lanzaderen” antolaketa, trafikoa bideratzeaz eta plangintza egiteaz arduratuko den lan taldea da.

SEGURTASUNA: Kilometroak jaia ospatuko den eremuan sortu litezkeen segurtasun arazoak aurreikustea, prebentzio neurriak hartzea eta egun horretan segurtasun lanak burutzea izango da lan talde honen ardura.

TXOZNAK: Eguneko muntaian txoznen, tiket salmenten eta bestelako baliabide materialen kudeaketaz arduratuko da lan talde hau. Zer eta non erabaki, ezer falta ez dadin koordinatu eta antzeko lanak egingo dituzte.

ERRONKA: DBHko ikasleekin egiten den kirol froga/ginkana antolatzeko ardura izango dute. Frogak nolakoak, non, zein material behar den… guzti hau eta gehiago antolatuko dute.

PREBENTZIOA: Egunean bertan edota ekintza ezberdinetan sor daitezkeen arazoak aurreikusi eta prebenitzea da hauen helburua; alkoholaren gehiegizko kontsumoa, eraso sexistak… ekiditzeko prebentzio neurriak hartzea alegia.

Gogoratu lan taldeetan izena emateko HEMEN KLIK EGINEZ edo 943 78 12 04 telefonora deituz egin dezakezula.

Mila esker Txantxiku Ikastolaren izenean.