Fair Saturday egun Arrakastatsua

Ospakizunez beteriko eguna izan zen azaroaren 28a gure ikastolarentzat. Mundu mailan ospatzen zen Fair Saturday egunarekin bat egin genuen eta kultur ekintza desberdinak burutu genituen goizean goizetik, artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko gure aletxoa jarriz.

11:30ean eta eguerdiko 12:00etan DBH-ko ikasleek Nepali buruz prestatutako bideoa estreinatu genuen. Orduan ikusteko aukerarik izan ez bazenute hemen ikusgai jarri dugu. Bideo emanaldiari, HERRIXA KANTUAN saio berri batek hartu zion txanda. Tenperatura hotzari aurre eginez herriko kaleak alaitzen ibili ginen musika eskolako musikariekin batera.

Arratsaldean eguneko ekitaldi nagusia ospatu genuen plazan. Ikastolako artistek hartu zuten jaialdiaren ardura eta adin guztietako ikasleak izan ziren taula gainean: bertsolariak, txistulariak, ikastolako kantu tailerra eta, jaialdiari amaiera emateko, Gaitzerdi taldea. Azken hauek dantzan jarri gintuzten bertan bildutako guztiok.

HERRIXA KANTUAN emanaldia

 

JAIALDIA