IKT Batxi2 16-17

Batxilergo 2koak Interneten aditu

Batxi2_IKT

Pasa den otsailean DBH 1.mailako ikasleekin burututako esperientziaren ondoren, Batxilergoko 2.mailako IKT ikasgaiko ikasleak Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleengana hurbildu ziren martxoaren 22an internet modu arduratsuan erabiltzeko gomendioak ematera. Saio honetan ordenagailuarekin edo mugikorrarekin interneten nabigatzerakoan kontutan hartu beharreko hainbat gomendio partekatu zituzten.

Internet-i buruzko hitzaldiak

zibermanager

Batxilergoko 2.mailako IKT ikasgaiko ikasleak azken hilabeteotan Internet eta sare sozialen segurtasuna aztertzen aritu dira gelan. Gaiari amaiera borobila emateko eta, otsailaren 7an Interneten Erabilera Seguruaren Nazioarteko Eguna ospatzen zela aprobetxatuz, DBH 1. mailako ikasleengana gerturatu dira gaiaren inguruan hitzaldi eta jarduera ezberdinak egitera. Bi saio burutu dituzte elkarrekin eta ordenagailu edo mugikorrarekin aritzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait gomendio interesgarri partekatu dituzte.

RSS - IKT Batxi2 16-17-era harpidetu