Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan

23 goizean itxura jatorreko bi pertsonai izan ditugu geurean. Gizonezkoa, ikazkina omen eta bestea, haren laguntzailea, pixka bat sorgin itxurakoa. Luze aritu gara hizketan. Guztiekin egoteko denbora eman die eta a zer nolako opariak ekarri dizkiguten! Baina laster badoaz, egun batzuetarako etorri omen dira herrira. Aukera aprobetxatuaz, Kalejira ederra egin dugu beraien konpainian. Santo Tomas azoka ere bisitatu omen dute! Eta ondoren… ondoren berriro mendian dira bueltan. Baina gu ez gara ahaztuko, ez pentsa! Gure oroitzapen goxoenak bi horienak izaten dira urtearen joanean. Eskerrik asko Olentzero eta Mari Domingi!

Hemen dituzue bi lagun hauen bisitak utzitako irudiak

Haur Hezkuntzako ARGAZKIAK

Lehen Hezkuntzako ARGAZKIAK

Bigarren Hezkuntzako ARGAZKIAK

Etiketak: