gabonak 2016

Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan

23 goizean itxura jatorreko bi pertsonai izan ditugu geurean. Gizonezkoa, ikazkina omen eta bestea, haren laguntzailea, pixka bat sorgin itxurakoa. Luze aritu gara hizketan. Guztiekin egoteko denbora eman die eta a zer nolako opariak ekarri dizkiguten! Baina laster badoaz, egun batzuetarako etorri omen dira herrira. Aukera aprobetxatuaz, Kalejira ederra egin dugu beraien konpainian. Santo Tomas azoka ere bisitatu omen dute! Eta ondoren… ondoren berriro mendian dira bueltan. Baina gu ez gara ahaztuko, ez pentsa!

Gabonetako egitaraua prest!

GabonetakoEgitaraua

Gabon garaia dela-eta Txantxiku Ikastolan hainbat ekintza antolatuko dugu. Honako hau da ikasturte honetako egitaraua:

ABENDUAREN 22a, EGUENA

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek BEC-en dagoen Gabonetako Haurren Parkea bisitatuko dute.

ABENDUAREN 23a, EGUBAKOITZA

OLENTZERO eta MARI DOMINGI IKASTOLAN

RSS - gabonak 2016-era harpidetu