Mozorro koloretsuen kalejira

Oñatiko kaleak kolorez jantzi zituzten Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurren kalejirak pasa den ostiralean. Txikienak itsasoko animaliak ardatz hartuta, mozorro koloretsuak jantzita irten ziren ikastolako patiotik plazaraino kalejiran. Itsas izar, arrain, karramarro eta olagarro ugari ikusi genituen giro alaiean kalejiran. Lehen Hezkuntzako gaztetxoak indio bihurtu ziren egun batez eta beraien dantza eta oihuekin ostiral arratsaldea girotu zuten beraien kalejirari esker. Inauteri jaiari amaiera emateko, guztiok elkarrekin ikastolako patioan txokolate goxoa dastatu genuen eta Amaia Txintxurretaren dantzaldiarekin une ederrak bizi genituen.

Hemen dituzue egun horretako argazki guztiak ikusgai

TALDEETAKO ARGAZKIAK
Haur Hezkuntzako taldeak Lehen Hezkuntzako taldeak
   
KALEJIRETAKO ARGAZKIAK
Haur Hezkuntzako animaliak Lehen Hezkuntzako indioak
   
TXOKOLATADAKO ARGAZKIAK

 

Etiketak: