inauteriak 2017

Mozorro koloretsuen kalejira

inauteriak2017

Oñatiko kaleak kolorez jantzi zituzten Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurren kalejirak pasa den ostiralean. Txikienak itsasoko animaliak ardatz hartuta, mozorro koloretsuak jantzita irten ziren ikastolako patiotik plazaraino kalejiran. Itsas izar, arrain, karramarro eta olagarro ugari ikusi genituen giro alaiean kalejiran. Lehen Hezkuntzako gaztetxoak indio bihurtu ziren egun batez eta beraien dantza eta oihuekin ostiral arratsaldea girotu zuten beraien kalejirari esker.

Txokolatada solidarioa

Aurten, otsailaren 24an, Inauteriak direla eta, “txokolate solidarioa” antolatuko da ikastolan, 2016an Matthew urakanaren ondorioz Haitin jasandako txikizioak konpontzen laguntzeko. Hori dela eta, bi itsulapiko jarriko dira Haitirako nahi duenak diru-laguntza eman dezan.

Inauteriak ikastolan

inauteriak

Datorren otsailaren 24an, INAUTERIAK direla eta, ohi bezala TXANTXIKU IKASTOLAn hainbat ekintza antolatu ditugu:

RSS - inauteriak 2017-era harpidetu