Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko epea zabalik

Nafarroako hegoaldeko euskalgintza eta ikastolak eta bertako nekazariak babesteko Errigorak udaberriaren atarian egiten duen kanpaina martxan da berriro ere. Kanpaina berri honekin Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da. Iaz bezala, aldi berean eskatu beharko dira olioa eta kontserbak, nahiz eta banaketa zein ordainketa bi alditan egingo den: oliba-olioa apirilean eta kontserba-loteak ekainean. Gogoratu, produktu guztiak ekologikoan eskatzeko aukera ere izango dela aurten. Zuen eskaerak ikastolaren bitartez bideratu ditzakezue Martxoaren 16ra bitartean lotura honen bitartez edota ikastolara zuzenean deituz 943 78 12 04 telefonoa erabiliz.