3. mailako ikasleak Egipton murgilduta

Pasa den otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, 3. mailako ikasleok egiptoar bilakatu ginen. Azken hilabetean “Nilo, Egiptoren oparia” gaiaren lanketa egiten aritu gara eta proiektuari amaiera emateko familiak gonbidatu genituen gelara. Nilo ibaia eta haren inguruko paisaiaren maketa erakusteaz gain, Egitori buruz ikasi ditugun hainbat gauzen inguruan aritu ginen. Besteak beste, Egiptoko lurraldea, Nilo ibaia, egiptoarren bizimodua, idazkera hieroglifikoa edota jainko eta eraikuntzen inguruko informazioa azaldu genituen. Oso gustura aritu gara bai gaiaren lanketan eta baita familientzako egindako emanaldian ere.

ARGAZKIAK

Etiketak: