2018-2019 ikasturteko Garraio Zerbitzua

Gutxi falta da aurtengo ikasturtea bukatzeko eta dagoeneko hurrengo ikasturtean begirada jartzen hasiak gara. Horrela bada, jakinarazten dizuegu 2018-2019 ikasturtera begira garraio zerbitzua prestatzen ari garela.

Garraio zerbitzua erabiltzea nahiko bazenute, ondoren agertzen den estekan sartu, datuak bete eta ikastolara bidal ezazue ekainaren 15a, egubakoitza, baino lehen. Esan, 2018/2019 ikasturteko kuota 34,38€koa izango dela 12 hilabetetan.

Gai honetaz argibide gehiago behar izanez gero, ikastolara deituz (943 78 12 04) edo agarra@txantxikuikastola.eus helbide elektronikora idatziz jar zaitezkete gurekin harremanetan.