Eguaztenean Gurasoen Kontseiluko kideon bilera

Bilera horretan, besteak beste, gelaz gela egindako bileren ondorioak bateratu eta ekainean izango diren hurrengo bileren egutegia finkatuko da

Etzi, maiatzak 28, arratsaldeko 18:00etan, ikastolako aretoan Gurasoen Kontseiluko kideon hurrengo bilera izango da. Bilera horretarako egitaraua honako hau da:

  • ­­ Aurreko bileratik gaur arteko urratsak azaltzea.
  • ­­ Gelaka egin beharreko bileren egutegia eta egitura adostea.
  • ­­ Gurasoen intereseko hainbat gairen inguruko hausnarketa egitea.
  • ­­ Gurasoen kontseilua berritzeko prozesua eta geletako ordezkariak aukeratzeko bideak finkatzea.
  • ­­ Lan-taldeen berri ematea.
  • ­­ Hainbat gairen inguruko informazioa ematea.
  • ­­ Galderak, eskaerak, iradokizunak…

Gai zerrenda horretan ikusiko zenutenez, ekainean gelaka egingo diren hurrengo bileren egutegia ere adostu nahi da. Horren berri datozen buletinetan emango dizuegu.