IBILALDIA eta ARABA EUSKARAZ gainean ditugu

Bizkaiko eta Arabako ikastolen aldeko jaiak direla eta, bi ekimen antolatu dira: Gernikara joateko autobusa eta Bertso Kata 

Datorren domekan, ekainak 1, Gernikan izango den IBILALDIA 2014 jairako autobusa antolatuko da.

  • Irteera ordua: Goizeko 09:00etan Ibarrako autobus geltokian.
  • Itzulera: Arratsaldeko 19:00etan Gernikatik abiatuko da autobusa.
  • Txartelak salgai ikastolako bulegoan eguenera arte.
  • Prezioa: 12 €

ANIMATU ETA HURBIL GAITEZEN EUSKARAREN BIHOZFERARA!!

Ekainaren 15ean, Labarkan ARABA EUSKARAZ 2014 izango da MUGAN BIZI, BIZI lelopean. Jai hori kontuan izanda, maiatzaren 29an, arratsaldeko 20:00etan, Pago Uso elkartean, BERTSO KATA antolatuko dugu Labarkako ikastolako ordezkariokin batera. Saio horretan ardo dastaketa egiteaz gain, Oñatiko Bertso Eskolako bertsolariek eta Arabar Errioxako Orlando Arreitunandiak parte hartuko dute.

  • Izen-­ematea: Txantxiku ikastolako idazkaritza (943 78 12 04)
  • ­­ Kata honetan parte hartzeko 5 € ordaindu behar dira.