Eski bidairako saskiaren zozketa

DBH 2. mailako eski bidaia finantziatzeko egin ohi diren ekintzen artean bat urte-sasoi honetako larunbatetan egiten den saskiaren zozketa da. Hainbat produktu ederrez osatutako saski bat zozketatuko dugu abenduaren 22a bitarteko zapatu eguerditan, plazako merkatuan eta inguruetan goiz horretan zehar salduko ditugun txartelen artean zozketa eginda. Ez galdu aukera eta erosi zure txartela!