Datozen bi asteotan Gurasoen Kontseiluko kideok deitutako bilerak izango dira

Bilera horiek ekainaren 5ean, 11n eta 12an izango dira

Datozen egunotan Gurasoen Kontseiluko kideek deitutako urteko bigarren bilera izango da. Bilera hori gela bakoitzeko ordezkariak bideratuko du, eta saio horietan jorratuko den gai­-zerrenda honako hau izango da:
  • Aurreko bileratik gaur arteko urratsak azaltzea.
  • Gurasoen intereseko gai baten gaineko hausnarketa egitea.
  • Gurasoen Kontseilua berritzeko prozesua: geletako ordezkariak aukeratzeko prozesua.
  • Lan taldeen berri ematea.
  • ­­Hainbat gairen inguruko informazioa ematea.
  • ­­Galderak, eskaerak, iradokizunak...

Ikus bileren egutegia albistearen bukaeran taulan

Bilera guztiak zuen seme-alaben geletan izango dira arratsaldeko 18:00etan (Urte 1ekoenak 18:30ean). Egun berean bilera bat baino gehiago egokitzen bazaizue, zuen esku egongo da zeinetan/zeintzuetan parte hartu.