PENSOI proiektua: gainpisua prebenitzeko ikerketa

2014ko lehenengo lauhilabetekoan, Debagoieneko 10­-12 urte bitarteko haurren gehiegizko pisu eta obesitatearen prebalentzia datuak ezagutzeko eta haur hauen kirol eta elikatze ohiturak aztertzeko ikerketa bat egin da. Ikerketa hau, Debagoieneko haurren gehiegizko pisu eta obesitatea murriztean datzan Pensoi proiektuaren lehenengo fasea da.

Ikasleei pasatu zaizkien inkestetan pisua, altuera, adina, herria eta abar jasotzeaz gain, kirol eta elikatze ohituren inguruko galdeketa bat betetzea eskatu zaie.

Buletin honekin batera doan agirian gure ikastolako emaitzak ikus ditzakezue. Jakizue, hala ere, aurrerago informazio zehaztagoa helaraziko dizuegula.

Etiketak: 
Fitxategia: