Ekainaren 15ean Labarkan ARABA EUSKARAZ 2014

Ekainaren 15ean, Lapuebla de Labarkan, MUGAZ BIZI,BIZI lelopean Arabako ikastolen aldeko jai erraldoia izango da, eta bertara joateko Txantxiku ikastolan autobusa antolatuko da.

Irteera ordua: Goizeko 09:00etan Ibarrako autobus geltokian.

Itzulera: Arratsaldeko 19:00etan Lapueblatik abiatuko da autobusa.

Txartelak salgai ikastolako bulegoan ekainaren 12ra arte.

Prezioa:: 12 €

ANIMATU ETA JOAN GAITEZEN BIZI-BIZI LABARKARA!!

Informazio gehiago: http://www.arabaeuskaraz.net/

Gogogorarazi nahi dizuegu ikastolako langileen talde bat joango dela zirkuituko Biura gunean antolatuko den herri bazkariaren banaketa lanetarako laguntza ematera. Zuetako norbait animatuko balitz, idazkaritzara hots eginda (943 781 204 - txantxiku@ikastola.net) izena eman daiteke.