Ekainaren 11n eta 12an Gurasoen Kontseiluko azken bilerak

Datorren astean, hilaren 11n eta 12an, Gurasoen Kontseiluko ordezkariak antolatu dituzten azken bilerak izango dira, gelaz gela egingo direnak. Bilera horiek gela bakoitzeko ordezkariek bideratuko dituzte, eta saio horietan jorratuko den gai­-zerrenda honako hau izango da:

  • ­­ Aurreko bileratik gaur arteko urratsak azaltzea. Gurasoen intereseko gai baten gaineko hausnarketa egitea.
  • Gurasoen Kontseilua berritzeko prozesua: geletako ordezkariak aukeratzeko prozesua.
  • Lan taldeen berri ematea.
  • Hainbat gairen inguruko informazioa ematea.
  • Galderak, eskaerak, iradokizunak...

Ikus bileren egutegia honekin batera doan taulan (ADI!!, datetan aldaketa batzuk daude­ eta)

  • Bilera guztiak zuen seme-alaben geletan izango dira arratsaldeko 18:00etan.
  • Bi egunetan zaintza zerbitzua izango da.