Kilometroak 2014

Domekan, urriaren 5ean, Kilometroak 2014 jaia ospatuko da Orion “Erria Txikota” lemapean. Gogorarazi nahi dizuegu Txantxiku Ikastolak Arizmendi eta Aranzadi Ikastolekin batera antolatu duen autobusa goizeko 9:45ean irtengo dela Oñatiko Posta bulegoaren aurrealdetik.

Bestalde, Erronka lehiaketan parte hartuko duten gure ikasleak, goizeko 7:30etako autobusean abiatuko dira Oriora. Berau ere, Posta bulego aurrealdetik irtengo da.

Bi autobusak arratsaldeko 19:30etan irtengo dira Oriotik. Itzulerako autobusa nondik irtengo den goizean bertan jakinaraziko zaizue.

Eta, ez ahaztu, KLIKMETROAK egitasmoan parte hartzeko azken egunetan gaudela. Beraz, oraindik zuen metroa egin ez baduzue, animatu DOAKOA den prozesu honetan parte hartzera.

Etiketak: