Bioaniztasuna, julen astigarragareKIn

Aurreko astean, ekologian aditua eta ikasle ohia den Julen Astigarragaren bisita izan genuen Txantxiku Ikastolan. BEA2030 programaren barruan antolatutako aurkezpena egin zigun, ‘Bioaniztasuna, guztiaren oinarri’ izenburupean. Aurten EA2030 programaren barruan burutuko ditugun ekintzak aurreko ikasturtean egindako diagnostikoan oinarrituko dira eta aipatutako hitzaldia izan da lehenengoa. Adibidez, bertako zuhaitz-espezieak landatzea izango da beste bat.

Ikasleek adi-adi jarraitu zituzten Julenen azalpenak eta gaiaren garrantziaz jabetzeko balio izan die. Julen bera ere oso pozik eta eskertuta agertu zitzaigun. Gure aldetik, eskerrik asko Julen eta ateak zabalik dituzu nahi duzunean bueltatzeko!