Nafarroa Oinez Zangozan

Datorren urriaren 19an Zangozan Nafarroa Oinez eguna ospatuko da. Jai horretara joatekoa bazara, gogoratu urriaren 15a izango dugula Txantxiku Ikastolak antolatu duen autobusean izena emateko azken eguna. Eta, era berean, urriaren 13an amaituko da, Nafarroa Oinez 2014 egunean boluntario gisa lan egiteko izen emate epea.

Azken puntu honen harira, prest legokeen edozein parte hartzera animatu nahi dugu. Badakigu han bizi duten errealitatea gureaz oso bestelakoa dela, eta egun horretan jasotzen duten laguntza oro asko eskertzen dutela. Guk geuk ere Nafarroan ikastolak behar ditugulako, zatoz Urriaren 19an laguntzera!

Bestalde, laguntza ekonomikoa emateko aukera ere badago. Aukera horietako bat, zirkuitu birtualeko metro bat 20€ren truke erostean datza. Informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen.

Etiketak: