Gurasoen Kontseilua

Azaroaren 6an Gurasoen Kontseiluko kideen bilera izan genuen. Bileran kide berriei gurasoen kontseiluaren aurkezpena egin eta antolaketa eta funtzioen berri eman zitzaien. Ondoren, guraso eta ikasleen asebetetze inkesten emaitzak aztertu genituen eta esan beharra dago balorazio oso positiboa egin zela. Azkenik,

geletako gurasoek iaz hasitako bileren dinamika hausnartu genuen; dinamika berria da-eta, aurten aldaketak egingo dizkiogun arren, hasitako bideari jarraipena eman behar diogula argi genuen bertaratutako guztiok.

Guraso berriak lan talde ezberdinetan kokatu ziren eta komisio bakoitzak bere bidea hasiko du. Badira lanean hasi direnak, euskararen egunean ospatuko den txokolatada antolatzen ari baitira. ESKERRIK ASKO ZUEN ATXIKIMENDUAGATIK!