Txantxiku Ikastolakoon ortua prest dago

Guraso, langile eta laguntzaileen artean egindako lanaren ostean, eta eguraldia lagun, datozen egunotan ikasleekin abiatuko dugu proiektua

Pasa den larunbatean, hamabost bat lagun elkartu ginen Txantxiku ikastolako ortua jarri dugun gunean, eta lan-giro bikainean, azpiegitura lanak egin genituen: ura baratzerako eramateko hodia jarri, negutegira iristeko bidexka egokitu, ingurua garbitu, lurra prestatu.... Hamabitakoa ere ez zen falta izan.

Lan horiek eginda, ikasleen txanda da. Datozen egunotan, DBHko 1. mailako eta LHko 4. mailako neska-mutilak ekingo diote ORTUA-ESKOLA proiektuari. Aurreko buletinetan jakinarazi izan dizuegun moduan, proiektua bere osotasunean garatzeko guraso edota aitona-amonen laguntza eta aholkularitza eskertuko genuke. Jakizue, zuen laguntza hori astean ordu bateko saio batera mugatuko litzatekeela: ikasle taldearekin ordubetez baratzean egon, lanetan aholkuak eman... Azpimarratu nahi dugu GURASO GUZTIOI zabaldu nahi dizuegula laguntza eta aholkularitza lan  horretarako gonbita. Zatozte gurekin!!!

Eman izena ikastolako idazkaritzan (943 781204 - txantxiku@ikastola.net).

 

Etiketak: