Ate irekien jardunaldi arrakastatsua

Eguraldi txarrari.... AURPEGI ONA!

Gaur arratsaldean Txantxiku Ikastolan Ate Irekien jardunaldia izan dugu. Jende ugari bertaratu eta harrera benetan epela izan da. Patxin eta Potxin pailazoen saioa ezin arrakastatsuagoa izan da eta eguna borobiltzeko ezin aipatu gabe utzi geure Ikastolak txokoek sortu duten interesa. Makina bat izan dira beraien leku kuttunak gurasoei erakusteko aprobetxatu dutenak. Hemen dituzue ikusgai arratsaldeak utzi dizkigun irudietako batzuk. 

Mila esker eman diguzuen berotasunagatik!

Etiketak: