Inauteriak 2015

2015eko otsailaren 13an, INAUTERIAK direla eta, ohi bezala TXANTXIKU IKASTOLAkook hainbat ekintza antolatuko ditugu:

HAUR HEZKUNTZA

  • Arratsaldean Ikastolako jolaslekuan jai-giroan ibiliko dira: musika, dantzak...

  • 15:15ak aldera ikastolako haurtzaindegiko atetik irtenda, azoka eta Bigarren Hezkuntzako eraikina artean dagoen pasabidetik lehen aparkalekua zegoen gunera joango dira, eta hortik PLAZAra. Plazan bertan bueltatxo bat eman eta jarraian Ikastolara itzuliko dira Santa Ana antzokiko aurrealdetik.

  • 15:30ean Amaia Txintxurretak gure txikientzako musika emanaldiarekin alaituko du giroa.

LEHEN HEZKUNTZA

  • Arratsaldeko 15:00ak aldera Lehen Hezkuntzako ikasleek, musika eta dantzekin herriko kaleak girotuko dituzte. Kalejira ikastolatik abiatuko da, eta 16:15a aldera herriko plazan bukatuko da. Aurrez ikusi dugun ibilbidea honako hau da:

IKASTOLA – BIDEBARRIETA – MOTXON - ULTZEGIN – ARANTZAZUKO AMA – KALE BARRIA – PLAZA

  • 16:30etik aurrera, ikastolako patioan Amaia Txintxurretarekin dantzaldia izango dugu eta Gurasoen Ekitaldi Taldekoek bertaratzen garen guztiontzat txokolatea prestatuko dute. Animatu eta zatoz gurekin dantzatzera!

 

Etiketak: