3.mailakoak lan eta lan

“URTE ASKOAN TXAPELA KASKOAN!!” ETA “FERIA DE INVIERNO” PROIEKTUAK BURUTU DITUGU

Azken egun hauetan 3. mailako ikasleok lantzen aritu garen bi proiektu horiek amaitzeko ekintza interesgarri pare bat jorratu ditugu. Batetik, gure gorputza eta gure zentzumenak (usaimena, dastamena, entzumena, ikusmena, ukimena) babesteko eta arriskuak saihesteko PREBENTZIO KANPAINA burutu dugu, eta lan horretan kontuan izan behar ditugun hainbat jokaera adostu ditugu.

Bestetik, gaztelaniaz landu dugun “FERIA DE INVIERNO” proiektuaren amaiera gisa, erakusketa antolatu dugu, eta Lehen Hezkuntzako gure ikaskideei, besteak beste, “PRODUCTOS DE TEMPORADA”, “RUEDA DE LOS ALIMENTOS” eta “PLATOS COCINADOS EN FAMILIA” agertu dizkiegu. Horrez gain, gure gurasoen laguntzarekin prestatu ditugun jaki horiek dastatzeko aukera ere eman diegu horiei guztiei.

Bi proiektu horiekin asko ikasi dugu eta azken jarduera horietan bikain pasatu dugu.