Errigora: Olioa ere eskutik eskura!

Errigorak berriro eskaintza interesgarri bat helarazi digu eta geuk Nafarroatik zuzenean datorkigun ekimen honekin bat eginik, eskaintza hau zeuen eskura jarri nahi dugu. Asko gara udazkeneko kanpainako keinuaz harago, gure kontsumo ohiturak birplanteatu eta, urrunekoen ordez, urte osoan bertoko jakiak kontsumitzeko prest gaudenok. Horretara dator ESKUTIK ESKURA, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera,
despentsa urte guztirako betetzeko. On egin!

Kasu honetan, olioa erosteko aukera ezin hobea dugu eskuartean. Olioaren prezioa urteko uztaren arabera ezarri ohi da. Aurtengoa bereziki eskasa izan da kantitatez eta, beraz, iazkoen aldean, prezioek gora egin dute. Edozein kasutan, Errigorak ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzen dizu, hau da, olio
errotara joan eta ekoizleari zuzenean erosita eskuratuko zenukeen prezio berean. Goazen bada, naturak zaildu duena herrigintzaren bidez erraztera!

Eta geuk herrigintza horretan parte hartu nahirik, zuen eskariak Txantxiku Ikastolatik bertatik bideratzeko aukera eman nahi dizuegu. Horretarako behean duzuen loturan klikatu, taula bete eta bidali iezaguzue martxoaren 3a (berau barne) baino lehen.

OLIO ESKAERA EGIN HEMEN

Etiketak: