3. mailakoak eta Arrantza

Dakizuenez, ikasturte honetan ere, Eskola Agenda 21 egitasmoaren barnean ELIKADURA JASANGARRIA gaia lantzen ari gara Txantxiku ikastolan. Hori dela eta, otsailaren 11n Fernandez arrandegira egin genuen bisita. Orduan ikasitako osatzeko, martitzen honetan, hilak 24, Jone Miren Izura etorri zaigu gelara, eta itsasoko arrantzaren gaineko  hainbat argibide eman dizkigu: amu motak, sare motak, beste hainbat tresna, arrantzan egiteko era ezberdinak… 

Oso gustura egon gara azalpen horiek entzuten, eta tresna horiek guztiak behatzen. Eskerrik asko Jone Miren erakutsi diguzun guztiagatik!!!!

Etiketak: