Hezkuntza Mahaiko Hitzaldia

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeok eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu dugun lan-mahaiak honako saio hau antolatu du LH 6.maila eta DBH-ko ikasleen gurasoentzat:

Gaia: Nerabeak eta gizarte sareak: Mobilaren erabilera (nomofobia), lege arriskuak… Gure seme-alaben bizitzan gizarte sareek gero eta tarte handiagoa hartzen dute. Teknologia berriek badute euren alde ona baina baita arriskuak ere. Tailerraren helburua gurasoei arrisku horien gaineko informazioa eta orientabidea ematea da

Dinamizatzailea: Iratxe Esnaola (Hitzaldia EUSKARAZ jorratuko da).

Egunak: Apirilak 28 eta maiatzak 5.

Ordua: 18:15ean.

Lekua: Bidebarrieta, 18 (Laixanen egoitza zena)

Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide hauetako bat balia dezakezue:

  • Posta-e: ainhoa@oinati.net
  • Telefonoa: 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua)
  • Izena emateko epea apirilaren 24an, ostiralean, amaituko da.