Orientazioa: Ikasle Oihak

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio programari lotuta, geure ikasle ohiak etorri ziren azken saioan. Bakoitzak bere ibilbide eta bizipenak azaldu zizkigun, eta bata bestearengandik horren ezberdinak izan zirenez, oso saio interesgarria eta aberatsa osatu genuen. Ikasle ohiei denborak eta esperientziak eman dien eskarmentuari esker zalantzen inguruko hausnarketa egiteko parada ezin hobea izan zuten gure ikasleek. Eskerrik asko seikote, eta hurrengoa arte.