Kondairaz Kondaira Bergaran

Datorren maiatzaren 31rako "KONDAIRAZ KONDAIRA" lemapean "ALTXORRAREN BILA" jokoa antolatu du Aranzadi ikastolak.

Ekintza hau LH 3. mailako Arizmendi, Txantxiko eta Aranzadi ikastoletako familiei zuzendua dago eta goizeko 10:00etan hasiko da Aranzadi ikastolako patioan (Ibargarai kalea).

Joko honen bidez Bergaran dauden eraikin interesgarrienetarikoak aurkitzea tokatuko zaigu. Horretarako, antolatzaileek ibilbidea eta mapa bat banatuko ditzute. Herriko leku esanguratsu horien bilaketan azalpen motzak entzungo dira, argazkiak egin beharko dira, erantzunak eman, kirol probak egin... Oso ibilbide interesgarria eta dibertigarria izango da.

Ekimen hau burutzeko falta den bakarra LH 3ko familiak animatu eta parte hartzea da. Helburua gainerako ikastolekin igande goiz atsegin bat pasatzea da, Bergara ezagutzeko modu oso egokia familian eta jolasean.

ANIMATU ZAITEZTE!

Ohar bat, ez ahaztu mugikorra edo kamera argazkiak atera beharko ditugu eta!