BHKlip Lehiaketa

Bailarako ikastolek BHKlip lehiaketa antolatu dute eta gure ikastolako 4 taldek hartu dute parte ekintzan: DBH 3.mailako 3 talde eta 4.mailako talde bat. Lehiaketa honetan epaimahaiaren sariaz gain, ikuslearen saria ere banatzen da eta azken sari hau lortzeko gure ikasleek gure laguntza behar dute.
Hauek dira bideo horien zenbakiak eta beraien egileak:

  • 1 zenbakidun bideoa Gaizka Maiztegik, Julen Aldekoak eta Mattin Maiztegik egindakoa da (DBH 3.maila)

  • 2 zenbakidun bideoa Markel Bellidok, Aritz Berasaluzek eta Jon Ramosek eginikoa (DBH 3.maila)

  • 10 zenbakidun bideoa Bittor Perosterenak, Manex Garaik, eta Danel Iñurritegik ekoiztutakoa (DBH 3.maila)

  • 11 zenbakidun bideoa Jone Markuleta, Unai Biain eta Odei Arrizabalagak egindakoa da (DBH 4.maila)

Bideo horiek hemen dituzue ikusgai: http://blogak.goiena.eus/bhklip/

Ikusi eta eman zure botoa!