DBHko 4ko ikasleak udaletxean

Ekonomia eta zergak gaiaren gainean egin dugun lanketa osatzeko bisitak izan ziren

DBH 4. mailako ikasleak Ekonomia eta Zergak unitate didaktikoa gelan landu ondoren, herriko udaletxera bisitak egin genituen. Aurrez, zergen eta aurrekontuen inguruko zenbait galdera bidali genizkien, eta martxoaren 18an, B taldekoak, eta 19an A taldekoak, udaletxean izan ginen. Herriko diru­kontuen gaiak daramatzan Paskual Elustondo izan zen bi egunotan gurekin, eta bigarrenean Mikel Biain alkatea bera ere bai.

Egin ziguten harrera eta eman zizkiguten azalpenak oso egokiak izan ziren. Mila esker bioi!!!

Bide batez, azpimarratu nahi dugu lantzen ari garen proiektu horren nondik norakoak Mondragon Unibertsitatekook kaleratzen duten MUniversitas aldizkarian agertu dela. Ikus aldizkaria HEMEN.